Esentzia 54

ESENTZIA54 Donostian sortu zen, hiri dotore, dinamiko eta moderno batean.

Markak ateratako lehen lurrina da, gure lurrin bereizgarria, Olaskoaga familiak bereganatutako magia eta ezagutza guztia biltzen dituena.

Hauxe da ESENTZIA54: eguzkiaren berotasuna badiako ura epeltzen duenean, gure bizitzako musikaren akordeak balira bezala gure izatearen emoziorik sakonenak pizten dituen lurrina.

EDP 100 ml 3.4 fl.oz.
135 €
Ukituak

Reggio di Calabriako bergamota, bioleta-hostoak, Indiako sambac jasmina, Toscanako orris-sustraiak, anbara, Australiako sandaloa, musketak, Omango intsentsua eta tabako-hostoak.

Tamaina
100 ml 3.4 fl.oz.
Kategoria
Eau de Parfum
Usain-familia
Lore-usaina / Egur-usaina
Diseinu grafikoa
Marcos Sánchez
Diente de león

Inspirazioa

Calabriako bergamotaren partikulek freskotasun-ukitua ematen diote lurrinari, itsasoak harkaitzen kontra talka egiten duenean gertatzen den bezala. Bioleta- eta jasmin-hosto delikatuek, Toscanako orris-sustraiekin konbinatuta, lore-ukitu leuna eta talko-ukitua ematen diote multzoari.

Gorputz konplexu eta ordenatu horretan daude osagai gehienak, pixkanaka-pixkanaka askatzen direnak. Anbarak musketen harmonia osatzen du, intsentsuaren, tabako-hostoen, sandaloaren eta egur-ukituen ñabardurekin. Horrek guztiak iraunkortasun handia ematen dio lurrin gozo honi.

Diseinua Marcos Sánchezek egin du. Berak sortutako alegoriak eduki bisuala ematen die 1954az geroztik Perfumería Urbieta lurrindegiaren ibilbideari nahiz lurrinaren ideiari berari. Kardilaunean edo txikoria-belarrean inspiratu da. Haren partikula eseki arinek bildu eta busti egiten gaituzte, lurrinaren arrasto fina utziz.